Logotipo de Dantzagunea


EUSKAL HERRIKO DANTZA-LANEN KATALOGOA

2015. URTEA III. EDIZIOA
Euskal Herriko dantza-lanen online-katalogan sartzeko deialdia zabaldu du ADDEk. Euskal Herriko edo Euskal Herrian finkatutako sortzaileei eta konapiniei zuzendutako deialdia da. Proiektua Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntzarekin garatuko da. 
Dantza-Lanen On-line Katalogoa, urtero eguneratzen dugu eta gaur egungo euskal dantzaren erreferente izan nahi du. Katalogoa 4 hizkuntzetan kontsulta daiteke (euskera, gaztelera, ingelesa eta frantsesa). Eta bilaketa mota desberdinak ditu:
 
  • Erakusketa tokiaren arabera: aretoa, kalea edo site specific.
  • Lan motaren arabera: lenguai eszenikoa.
  • Iraupenaren arabera: pieza motzak edo luzeak.
  • Izenaren arabera: konpainiarena edo/eta dantza-lanarena.
  • Zerrenda guztia ere ikusi daiteke.
 
Hedatzen eta banatzen laguntzeko katalogoa ondorengoekin egongo da lagunduta:
Promozio bideoa, zein katalogoaren parte diren konpainia bakoitzeko lan baten laburpenarekin eginda egongo dana.
Postal fisikoak, oinarrizko informazioa eta on-line katalogoaren sarbidearekin.
Ale fisikoak azoka eta stand-etan kontsultatzeko.
 
Informazioa eta materialak bidaltzeko epea hilabete batekoa izango da: 2014ko Abenduaren 19tik, 2015eko Urtarrilaren 19ra. 
Eskatzailearen informazioa jasotzerakoan, dokumentu edo materiala falta dela ikusiko bagenu, 10 eguneko epea izango du eskatutako informazioa bidaltzeko.
Informazioa Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali
 
Katalogoak ADDEren bazkide diren eta ez direnen lanak jasoko ditu. 
Bazkideak ez direnak ondorengo kuotak izango dituzte dantza-lanak argitaratzeagatik:
  • 50 € dantza-lan bat argitaratzeagatik.
  • 70 € bi dantza-lan argitaratzeagatik.
  • 80 € hiru dantza-lan argitaratzeagatik.
Ez dute ordainduko zenbatekorik argitaratuta dauden lanak berriro argitaratzeagatik.
ADDEko bazkideek ez dute diru kopururik ordaindu behar.
 
Informazio-iturria: ADDE
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2014(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 14:03etan