Logotipo de Dantzagunea


Cielo Rasoren "Zabalik" tailerretan izen-emateko epea zabalik. Lehena: Andrea Quintana, otsailaren 6tik 8ra

Otsailaren 6tik 8ra Dantzagunean egingo da Cielo Raso konpainiak datozen hilabeetarako Zabalik programaren barruan prestatu dituen tailerretako lehena. Andrea Quintana izango da lehen tailer horretako irakaslea, eta gorputzaren inguruko hausnarketak eta azterketak partekatzeko gune bat proposatuko du. Klasean gure gorputzaren errendimendu ahalik eta handiena lortzeko metodoak landuko dira. Izen-emateko irekita dago, eta Dantzagunera idatzi behar duzue inskribatzeko.

Cielo Raso konpainiak Zabalik proiektua jarri du martxan eta haren barruan daude espainiar estatu mailako profesional nabarmenekin egingo diren hiru formazio-tailer. Dantzagunean eta Gazteszenan egingo dira. Lehen ikastaroa, esan bezala, Dantzagunean bertan egingo da.

2011tik Cielo Raso konpainiak doako klase irekiak ematen ditu Dantzaguneko aretoetan, eta dagoeneko ehun pertsonatik gorako taldea osatu da.

Andrea Quintana

A Coruñan jaio zen, eta dantza klasikoko erdi-mailako gradua dauka. Espainiako Kultura Ministerioaren beka jaso zuen, Madrilen Carmen Senraren eskolan formatzeko.

Hainbat sortzailerekin egin du lan. Besteak beste: Carmen Werner, Daniel Abreu, Pablo Esbert, eta Arrieritos, La Familia, Ertza, Pisando Ovos, eta Cielo Raso konpainiak.

Pedagoga gisa, klaseak eman ditu Carmen Senraren eskolan, Scaenan (Carmen Rocheren eskola), eta Daniel Abreuren, Asier Zabaletaren eta Igor Calongeren konpainietan, Artelekun, Burgosko Arabesque dantza-estudioan, jabera estudioan,, dantzaren Atelierrean, Malagan, etab. Espainiako Kultura Ministerioak diru-laguntza eman zion Bruselan formazioa osatzeko.

Gaur egun Cielo Raso eta Las Malqueridas konpainiekin ari da lanean.

Ikastaroa

Klaseen planteamendua da gorputzaren inguruko azterketen hausnarketarako gunea irekitzea eta partekatzea. Gorputzaren mugimenduaren mugak zabaltzea da helburua, gorputzaren inguruko kontzientzia piztea, pixkanaka gure imajinazioan eta sormenean integratzeko. Klaseetako metodoa bideratuta dago gure gorputzaren erabilerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko:

- Arnasketa. Orainaldiko unearen inguruko kontzientzia hartzeko.

- Entrenamendu fisikoa. Muskuluak, hezurrak eta artikulazioak sendotzeko ariketak egingo dira,beharrezkoa gorputzaren eta espazioaren arteko interakzio-gaitasuna garatzeko, eta indarra, koordinazioa, malgutasuna, erresistentzia eta kontzentrazioa lantzeko.

- Gure gorputzaren eta gainontzekoen arteko interrelazioa landuko da, gure gorputza besteenengan behatzeko hainbat ariketa, esperientzia eta esperimenturekin. Ariketa horien bitartez, taldeko kontzientzia garatuko dugu, eta ikasiko dugu arnasketa bakarrarekin mugitzen.

Datak: otsailaren 6tik 8ra

Horarios:

6 de febrero: 17:00 – 20:00

7 de febrero: 11:00 – 14:00

8 de febrero: 11:00 – 14:00

Tokia: Dantzagunea

Antolatzailea: Cielo Raso

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  (kopian jarri  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Adierazi: izen-abizenak, kontakturako telefonoa

Prezioa: 15€

ZABALIK PROGRAMAKO GAINONTZEKO IKASTAROAK

Janet Novas: martxoak 2, 3 eta 4

Anuska Alonso: apirilak 3, 4 eta 5

* Izen-emateko epea irekita dago. Tailer bakoitzeko prezioa 15€-koa da. Diru-sarrera egitean, izena eta ikastaroa adierazi behar dira.

** Oraindik ez dago definituta datoen ikastaren tokia. Gazteszenan edo Dantzagunean izango dira hala ere.

 

 
Kontu-zenbakiaES4000495571362216073314 (diru-sarrera egitean, izena eta kurtsoa adierazi behar dira, kontu hau erabiliko baita Zabalik programako ikastaro guztietan)
 
Informazioa: Cielo Raso

 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 16:59etan