Logotipo de Dantzagunea


Ikastaroa: Zuberoako dantzak

Zuberoako dantzak azaldu eta landuko ditu Jon Iruretagoiena, Maritzuli konpainiako dantza-maisuak lau saioko ikastaro trinkoan.  Ikastaro honetan, oinarrizko urratsetatik hasita Zuberoako dantzak eta haiek dantzatzeko teknika ikasteko edo, ezagutza hori, zorroztu eta zehazteko aukera izango da.

 

Jon Iruretagoiena

Maritzuli konpainiako dantzaria, dantza-maisua da gaur egun Jon Iruretagoiena. Beskoitzeko Oinak Arin eta Ahurtiko Ortzadar taldeetan aritu zen dantzan ume zelarik, eta 1996tik gerora Ixtorio Mixtorio taldean hasi eta horren ondorengo den Maritzuli konpainian dihardu. Donostiako Argia dantzari taldean ere aritzen da. Claude Iruretagoiena, Bruno Delavigne eta Iñaki Arregi izan ditu dantza-maisu. Hainbat dantza ikusgarritan aritu da bere ibilbidean. Maritzulirekin Ixtorio Mixtorio, Ingura-Mingura, Côté cours... Côté Jardin, Dantzama, Kutx ala pil edo Aurrez aurre ikuskizunetan dantzari aritu da besteak beste, eta Argiarekin Axeri Boda, Axuri Beltza eta Aunitz Urtez-en. 2012ean Maritzulik estreinatu duen Ixtorio Mixtorio (II) ikusgarrian koreografia eta dantza-maisu lanak egin ditu. Zuberoako dantzaren historia ikertu du eta horren inguruko zenbait hitzaldi eskaini ditu, eta horren azken emaitza da esku tartean darabilten Nundik Nora ikuskizuna: Luis XIVa errege dantzariaren ekarpenetatik abiatuta, gaur egungo Zuberoako dantza eta dantzakerara eraman nahi gaituen lan interesgarria.

 

Ikastaroa: Zuberoako dantzak

Irakaslea: Jon Iruretagoiena - Maritzuli

Datak:

  • Urtarrilak 31
  • Otsailak 7
  • Martxoak 21
  • Apirilak 25

Lekua: Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)

Ordutegia: 15:00-19:00

Matrikula: 35€

Izen-ematea: IKASTAROA BETE EGIN DA. Izandako harrera ikusita bigarren edizioa abian da maiatza eta ekainerako. Egunak eta lekua zehaztu bezain laister jakin araziko dugu.

 

Informazio-iturria: Dantzan Ikasi

 
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 11:34etan