Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Dantzagunean, urtarrilaren 29an, Claire Ducreux dantzariak bere konpainiarekin hurrengo egunean Niessen Kulturgunean emango duen Rèfugiée Poétique ikuskizuna baliatuta. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek hartuko ahal izango dute parte, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.
Ikuskizunak dantza eta antzerki bisuala batzen ditu. Eskale batek parke bat bere aterpetxe bihurtu du; bi hesi, bere ametsaren ate; zubi bat itsasontzi bilakatu du eta eskultura bat, bere bidaide.
TAILERRA: Etxekoak dantzara!
Data: urtarrilaren 29a
Ordua: 18:00-19:30
Tokia: Dantzaguneneko areto ertaina
Antolatzaileak: Errenteriako Udala eta Kukai Dantza Konpainia
Izen-ematea:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
. Toki mugatuak. DOAKOA
IKUSKIZUNA: Réfugiée poétique
Data: urtarrilaren 30a
Ordua: 18:00
Tokia: Niessen Kulturgunea
Sarrerak: orokorra 3€ // murriztua %10eko deskontua (Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.)
Lehiatila: ikuskizunaren aste berean:
Asteartea, osteguna eta ostirala: 18:00 - 20:00
Asteazkean: 11:00 - 13:00
Ikuskizun egunean, ordubete lehenago.
Antolatzailea: Errenteriako Udala
Igandea, 2015(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 13:23etan