Dantzako profesionalei formaziorako Dantzaguneak antolatzen dituen ikastaroen barruan, eta abenduan egindako marka pertsonalari buruzkoaren ondotik, argiztapen eta soinu teknikak lantzeko tailer bat antolatu dugu Dantzagunean otsailaren 23an eta 24an. Tailerra dantzariei, koreografoei eta sortzaileei zuzenduta dago, eta helburu nagusia da, teknikarien arteko komunikazioa hobetzeko, eszenatoki bateko argiztapen eta soinu elementuen eta haien funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza izatea. Horrez gain, argiztapen eta soinu tekniken erabileraren adibideen bitartez, eszenatoki batean espazio eta atmosfera anitzak sortzeko hainbat baliabide erakutsiko dira.
Edozein ofiziotan bezala, dantzak baditu lanerako tresnak eta atalak definitzeko izen zehatzak. Azaletik bada ere, hiztegi hori ezagutzea lagungarria da ikuskizun batean lanean ari diren teknikarien, eta dantzarien eta koreografoen arteko komunikazioa argia izateko.
Tailerrean ezagutu ahal izango da antzoki bat barrutik, eta bereziki dantza egiten den gune nagusia: eszenatokia, espazio berriak sortzeko kutxa beltza. Argiztapenari eta soinuari buruzko aspektu guztiak landuko dira, oinarrizko alderdi teknikoak ulertzetik hasi, eta lanean ari garen ikuskizuneko eszena zehatz bat eraikitzeko klimak eta girotze anitzak sortzeko elementuetaraino.
Ikastaroak bi eguneko iraupena izango du, eta gaztelaniaz emango da. Izen-ematea Dantzagunean egin behar da, email bidez.
Tailerra: Técnica de iluminación y sonido para la danza
Irakasleak: Alberto Arizaga, Amal Ariztimuño y Edi Naudo (Eragin)
Datak: otsailaren 23a eta 24a
Otsailaren 23a
Otsailaren 24a
Ordutegia: 16:00-20:30
Tokia: Gazteszena
Prezioa: 10€
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Kontu zenbakia: ES77 3035 0053 0705 3004 5362 (izena eta abizenak zehaztu). Diru sarrera egiteko azken eguna OTSAILAK 22. Diru sarrera egin ez duenari ez zaio ikastaroko plaza ziurtatuko.