TIPATAPCLAP Elkarteak inprobisazio-dantzari buruzko jardunaldi-tailerrak antolatzen ditu hilean behin Sofie Dubsekin. Datorren saioan dantzako inprobisazioaren oinarriak ezagutzen segituko dugu, mugimendua hasteko, jolasa, uneko konposizioa, entzutea, presentzia, eta anatomiaren ezagutza baliatuta. Hilero egingo den tailer-sorta baten barruan egingo da jardunaldia. Oraingoz, datozen biak (otsailaren 7koa eta martxoaren 7koa) Dantzagunean egingo dira. Ez da beharrezkoa tailer guztietara joatea.
Sofie Dubs
Nazioarteko hainbat irakaslerekin ikasi du Sofie Dubsek. Esaterako: Julyen Hamilton, David Zambrano, Emilio Artessero Quesada, Kristie Simson, Katie Duck, Goat Island performance… eta 2000. urtean “postmodern dance maker” espezializazioa lortu zuen (koreografia, release-teknika, contact, impro…) Herbeeretako EDDCn (European Dance Development Center). Ordutik, hainbat artistarekin ari da elkarlanean Suitzan, Frantzian, Espainian eta Ingalaterran, eta proiektu anitzetan (instalazioak, performanceak, laborategiak, kaleko dantza, edo buto-dantza). Desde entonces colabora con varios artistas de Suiza, Francia, España, Inglaterra, en diversos proyectos desde instalaciones, performances, laboratorios, danza de calle o danza buto.
Irakasle gisa, 7 urtetik gora daramatza, inprobisazio-tailerrak egiten, eta kaleko interbentziotan. Gorputz(ar)en eta ingurune(ar)en arteko erlazioa da bere lanaren oinarria.
Jardunaldi-tailerra: dantza-inprobisazioa Sofie Dubsekin
Datak: otsailaren 7a eta martxoaren 7a
Ordutegia: 10:00-18:00
Tokia: Dantzagunea
Prezioa: 30€/tailerreko
Izen-ematea eta informazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu 630705594 (Sagari)
Gomendatzen da eguerdirako jateko arina, eta kalerako arropa eta oinetako arinak ekartzea.
ROKI MUGATUAK
Informazio-iturria: TipTapClap Elkartea