Otsailaren 13tik 15era egin zen Dantzagunean "Five days to dance" ikastaroa, Donostia 2016ren Dance 2gether proiektuaren barruan. Proiektu horren helburua da gaur egun eskoletan indarrean dauden rol sendoak hausteko dantza erabiltzea. Ikastaroa irakasleei zuzendua zegoen nagusiki eta, klase praktikoez gain, beste zenbait jarduera egin zituzten han elkartutako 41 partaideek. Tartean "Five days to dance" dokumentala ikustea. Dokumentalean Wilfried van Poppel eta Amaia Lubeigt proiektuaren bultzatzaileak, ikastetxe batean bost egunetan zehar koreografia bat prestatzen dute hango ikasleekin. Koreografia hori landu zuten hain zuen, ikastaroko partaideek, etorkizunean beren zentroeta landu ahal izateko. Publikoari irekitako mahai--ingurua ere egin zen, irakasleek eta dantzariek beren iritziak partekatzeko.