Logotipo de Dantzagunea


Tailerra: egiletza eskubideak

Dantzagunean sortzaileen egiletzari eta beren eskubideei buruzko formazio-tailer bat antolatu dugu martxoaren 13an, dantzaren munduko artistei eta profesionalei zuzendutako formazio-programaren barruan. Komunikazioa eta ikuskizunen alderdi teknikoa landu ondoren (datorren astean, otsailaren 23an eta 24an egingo da soinu eta argiztapen teknikak lantzeko tailerra), egile-eskubideei buruzko tailerrean, izenak berak dioen moduan, sortzaileentzat hain garrantzitsua den egiletza intelektualaren gaia jorratuko da, kontuan hartuta, dantza diziplina bereziki konplexua dela, ukiezina delako. Alderdi horretatik, tailerrean oinarrizko kontzeptuak argituko dira, eta sorkuntzak kudeatzeko hainbat bide proposatuko dira.  

 

 

Tailerra: Eskubideak eta eginbeharrak: egiletza eta ezagutza partekatua 

Tailer hau jabetza intelektualaren ideiaren inguruan zentratuko da, eta lan baten egiletza mantentzeko dauden alternatiben inguruan. Era berean, ezagutza partekatuan nola parte teken ikusiko da. Alde batetik, sormen-lanbideetan egindako lanak ordaintzeko eta aitortzeko moduak bilatzeko beharra dugu; bestetik, ezagutza partekatua, berdinen artean ikastea eta kulturara heltzea mugatzen duen neurriz kanpoko legedia  dugu. Tailerrean dantzak testuinguru horretan dituen berezitasunei buruz ariko gara, eta gure produkzioen kudeketari buruz hausnartzeko lege-aukerak eta bestelako planteamentuak aztertuko ditugu, 

Data: martxoaren 13a, ostirala 

Tokia: Dantzagunea, 3. gela

Ordutegia: 17:00-20:00 

Prezioa: 5€

Partaide-muga: 15 pertsona

Hizkuntza: gaztelania

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 12:35etan