Logotipo de Dantzagunea


Dancehall eta afrobeat master classa Dantzagunean

Afrodelicious elkarteak master class bat antolatu du otsailaren 28an Dantzagunean, dancehall eta afrobeat dantzak erakusteko. Magalí Jou eta Raquel  Koroma izango dira irakasleak, hurrenez hurren. Gaur egun, Magalí Jou Bartzelonako Urban Dance Factoryko irakaslea da, eta Jamaikatik datorren dancehall estiloan aritzeko hainbat gako erakutsiko ditu. Bestalde, Raquel Koromak esperientzia zabala du hiriko dantzetan, eta egin dituen azken lanen artean nabarmentzekoak dira HBOren Bruk Out  filmean eta Fermin Muguruzaren Black is Beltza lanean izandako partaidetza.

Master class: Dancehall (Magalí Jou) eta afrobeat (Raquel Koroma)

Data: otsailaren 28a

Tokia: Dantzagunea

Ordutegia: 17:00-20:00

Prezioa: 30€ (20€ Afrodelicious elkarteko kideek)

Izen-ematea eta informazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazio-iturria: Afrodelious Elkartea

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 17:02etan