Logotipo de Dantzagunea


Udaberriko ikastaroan izen-emateko epea irekita

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak dantza klasikoa lantzeko ikastaro bat antolatu du Dantzagunean, apirilaren 6tik 10era. Modu horretan, maila askoko dantzarien formazioa osatzeko eskaintza ematen segitzen du, Gabonetan antolatzen dituen ikastaroekini batera. Teknika berriak ikasteko, eta ikasitakoak hobetzeko balio izateaz gain, ikastaro hauek dantzarientzako elkargune garrantzitsua dira, dantzagunean topatzen dituztelako beren eguneroko lanean dantzako hainbat profesional.

CARMINA OCAÑA

Madrilen jaio zen eta Eskola Daniarrean burutu zituen dantza-ikasketak, eta bertan irakasle izan zituen Elna eta Leif Ørnberg, besteak beste. 1969. urtetik prestatu ditu ikasleak ondorengo mundu-mailako konpainia hoberen diren hauetan: English National Ballet, Neederlands Dans Theatre, Maurice Béjarten Konpainia, Boston Ballet, Dresdeneko Opera, Het National Ballet, Leipzigeko Opera, Milwaukee Ballet eta Tulsa Ballet (AEB) edo Espainiako CND eta BNE. Gonbidatutako irakasle izan da Estatuko konpainia eta kontserbatorioetan. Izandako jarduera profesional luzeagatik, prestatu dituen ikasleak gaur egun konpainia, kontserbatorio, eskola pribatuetako zuzendari dantza-aholkulari edo kritikariak dira.

Ikastaroak: dantza klasikoa, Carmina Ocaña

Datak: apirilaren 6tik 10era

Tokia: Dantzagunea

Ordutegia:

09:00 – 10:30: Oinarrizkoa

10:30 – 12:00: Ertaina/ Aurreratua

12:00 – 13:30: Oin puntak, eta errepertorioa

Izen-emateko formularioa

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / 670865091

Informazio-iturria: APDG

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SUdaberriko ikastaroa - Stage Navidad - 2015 -APDG/GDPE503 Kb
E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko otsaila(r)en 24-(e)an 12:02etan