Otsailaren 23an eta 24an Gazteszenan antolatu genuen argiztapen eta soinu teknikak lantzeko tailer bat, dantzariek, koreografoek eta sortzaileek eszenatoki bateko argiztapen eta soinu elementuen eta haien funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza izateko. Argiztapen eta soinu tekniken erabileraren adibideen eta hainbat objektuen bitartez, eszenatoki bat argiztatzeko eta soinuztatzeko. Tailerra Gazteszenan egin zen, partaideek esperientzia handiko profesionalen eskutik antzoki bat ikus zezaten. Alberto Arizagak eszenario bateko oinarrizko kontzeptuei eta elementuei buruzko sarrera egin ondoren, Amal Ariztimuño eta Edi Naudok hurrenez hurren, ikus-entzunezko eta argiztapen atalak landu zituzten.