Logotipo de Dantzagunea


Ehunduraken tailer esperimentala Saroben

Martxoaren 7an eta 14an egingo da Urnietako Saroben Ehundurak proiektuaren sormen-prozesua erakusteko tailer bat. Proiektuaren zuzendariak, Jasone Albak, Izaskun Lapaza dantzariak, eta Iñaki Santos musikariak azalduko dute nola garatzen duten beren sorkuntza, eta zein fase eta metodologia lantzen dituzten. Ehundurak Dantzaguneak antolatzen duen Sortutakoak 6 programaren barruan egonaldi bat egiteko hautatutako diziplina anitzeko proiektua da,  eta ehunek gorputzarekin, espazioarekin eta musikarekin harremanetan jartzen direnean iradokitzen dituzten iruditeriak, emozioak eta mugimendu-kalitateak azaleratzea du helburutzat. 

Tailer esperimentala: Ehundurak versus Ehundurak, creación de creaciones

Hiru egitura ezaugarri proposatzen ditugu mugimendurako, soinurako eta hitzerako. Esplorazioaren ondoriozko materialekinpieza txikiak sortzen ditugu.

Datak: martxoaren 7a eta 14a

Ordutegia: 10:00-14:00

Tokia: Sarobe Gunea, Urnieta

Izen-emate orria: egin klik hemen

Informazio-iturria: Sarobe Arte Eszeniko Gunea (Tlf: 943 00 80 42)

EHUNDURAK PROIEKTUA from Izaskun Lapaza Rodriguez on Vimeo.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 12:40etan