Logotipo de Dantzagunea


Dantzanpaldi: dantza udalekuak ekainean

Kurtso amaierarako adin guztietarako Dantzanpaldi dantza-udalekua prestatu du Emak Bakia taldeak. Egonaldia Nafarroako Arantzan egingo da, ekainaren amaneran. Adin eta maila guztietako dantzariei egokitutako hiru txanda prestatu dituzte, ekainaren 20a eta 28a bitartean. Dantzanpaldiaren asteburu bakoitzean 18 urtetik gorakoentzako bi txanda egingo dira: lehena amateurrei edo dantzazaleei zuzendutakoa, eta bigarrena dantzarientzat prestatutakoa. Astean zehar berriz, haurrentzako egonaldi batb egingo da. Dantzanpaldiaren helburua da leku askotako dantzariak eta dantzazaleak biltzea, elkarrekin bestelako jarduerak eta aisialdia-denbora konpartitzeko.

Dantzanpaldi: dantza-udalekuak

Tokia: Arantzako aterpea, Arantza, Nafarroa

Datak eta prezioak:

Ekainak 20-21: Amateurrak. 18 urtetik gorako dantzazaleak, 64€

Ekainak 21-26: Haurrak. 8-14 urteko dantzariei zuzendua, 210€

Ekainak 26-28: Dantzariak. 18 urtetatik gorako dantzariak, 90€

Izen-ematea eta informazioa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 626191572 (Izaskun Iturri)

Informazio-iturria: Emak Bakia elkartea

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 00:37etan