Dantza garaikidea izango du hizpide gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioak. Jose Lainez eta Concha Martinez dantzarien lanari buruzko 'Coreografías para no bailar' erakusketa ezagutuko du. Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikidearen bultzatzaileak izan dira Euskadin eta Estatu mailan. Europako hainbat konpainiarekin dantzatu izan dute, eta eragin handia izan zuten Bartzelona eta Iruñeko dantza eskoletan. Gainera, Anexa eta Yauzkari dantza talde berritzaileak sortu zituzten Euskadin. Huarte zentroak euren lanari zuzendutako lehenengo erakusketa jarri du martxan: 'Coreografías para no bailar'. Aste honetako 'EiTB Kultura' saioak erakusketan barrena murgilduko da, eta bi dantzarien ibilbidea ezagutuko du gertutik.
EITB.EUSetik hartutako informazioa