Logotipo de Dantzagunea


Kukairen Gelajauziak ikuskizuna martxoaren 15ean Errenterian

Cesc Gelabert koreografoak eta Kukai Dantza Konpainiak egindako Gelajauziak ikuszkizuna egingo da martxoaren 15ean, igandea,Errenteriako Niessen Kulturgunean 19:00etan.

Gelajauziak

Cesc Gelabert koreografoa eta Kukai Dantza Konpainiaren arteko bat-egitetik sortu da 'GELAJAUZIAK' proiektua. Néstor Basterretxea eskultorearen obra oinarri hartuta, hainbat euskal dantza tradizional ikertu, landu eta begirada berri batekin aurkeztu dituzte. Kalean zein antzokietan jokatzen den ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.

Cesc Gelabert, koreografoa eta dantzaria

"Me propongo trabajar con Jon Maya y los bailarines de la compañía Kukai, una visión contemporánea de las danzas tradicionales vascas, a través de mi prisma, de mi perspectiva coreográfica. La danza tradicional es la madre de las danzas de la que nos nutrimos los bailarines y los coreografos, pero toda palabra, todo paso de baile, surge de un bailarín interpretando, inventando un nuevo paso. Esa acción es siempre contemporánea, camina con su tiempo. Normalmente está inspirada en algo que sucede en el lugar donde nace, pero influida por cosas de otras partes, a veces muy lejanas. De la misma manera podríamos decir que cada palabra es una coreografía, el resultado de una acción, de una vivencia compartida por un pueblo. 'Gelajauziak' sería un eslabón más de esta cadena de interacciones entre la tradición y la contemporaneidad, entre lo local, lo cercano y las otras culturas."

Nestor Basterretxea, (Bermeo 1924-Hondarribia 2014)

Eskultore, margolari, idazle, zinegile... Néstor Basterretxea euskal artistarik handienetakoa da. 1924. urtean jaioa, Gaur taldea osatu zuen hirurogeiko hamarkadan Oteiza, Chillida eta beste hainbatekin batera. Amalur izeneko film ezaguna zuzendu zuen. 70. hamarkadan, Aita Barandiaranen idatziei jarraituz, euskal mitologiaren kondaira eta pertsonaietan oinarrituta sortu zuen Serie Kosmogonikoa, bere lanik esanguratsuenetakoa. Bilduma horri dagokio 'Akelarre' ederra, ikuskizun honetan ageri den eskultura ikusgarria, 3'5 metroko totem bat.

SARRERAK

Orokorra: 8€ / murriztua %10eko deskontua (Gazte txartela eta langabezi txartela dutenak, 65 urtetik gorakoak eta familia ugaria direnak, Euskal Aktoreen Batasunako kideak; Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteko kideak, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko Kideak eta Euskadiko Musikari Elkartua-ko kideak, Udal Antzerki Tailerreko ikasle eta irakasleak, eta Errenteria Musikaleko ikasle eta irakasleak.)

Lehiatila ikuskizunaren aste berean irekiko da:

  • Asteartea, Osteguna eta Ostirala: 18:00etatik 20:00etara
  • Asteazkena: 11:00etatik 13:00etara.
  • Ikuskizun egunean, ordubete lehenago.

GELAJAUZIAK-2014 maiatza from Kukai Dantza Konpainia on Vimeo.

Informazio-iturria: Kukai Konpainia

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 13:02etan