Logotipo de Dantzagunea


Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak 2015

Aurten, Euroeskualdeko koreografia lankidetzarako proiektua den eta Gaël Domengerrek eta Biarritzeko Malandain Balletaren LE LABOk kudeatzen duten Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak gertakaria indarturik eta garaturik dator, Bilboko La Fundición aretoak (Laura Etxebarria zuzendariarekin, Luque Tagua programatzailearekin) eta Glob Théâtre de Bordeaux antzokiak (Bruno Lecomte zuzendariarekin) proiektuaren bat egin baitute. Euroeskualdeko hiru hiri nagusietan, Euskal Herriko dantza garaikidean aritzen diren konpainia batzuk beren lana aurkeztea eta publikoarekin ezagutza egitea ahalbidetzen du lankidetza horrek. Urtero bezala, arte koreografiko garaikideari buruzko tailer, hitzaldi, eztabaida eta filmatutako dokumentalen proiekzioen bitartez, koreografoen, publikoaren eta hezkuntza erakundeen arteko trukaketarako unea izango da Regards Croisés – Begirada Gurutzatuak.

Regards Croisés - Begirada Gurutzatuak 2015 martxoko programazioa, Biarritz

Martxoaren 25a

  • 19:00: Entsegu irekia. Gare du Midi (Sarrera librea. Erreserba egin, 05 59 24 67 19 zenbakira deituz)
  • 20:00-22:00: Biarritzeko Malandain Balleteko LABOan parte hartzen dutenentzat, Samuel Mathieu-k animatutako tailerra. Gare du Midi

Martxoaren 26a

  • 11:00-13:00: Dantza Artea Opzioko eta Biarritzeko dantza profesionalerako Formakuntza Guneko ikasleentzat, Blanca Arrietak animatutako tailerra. Gare du Midi Grand Studio
  • 19:00: Toulouse-eko Institut National de Recherches AppliqueÌes (INSA) eskolako Dantza eta Musika saileko ikasleek, Samuel Mathieu koreografoaren eta Beñat Achiary kantariaren zuzendaritzapean eginiko lana aurkeztuko dute. Bestalde, Johanna Etcheverry-k lagundurik, txorien gaiaren inguruko lana aurkeztuko du Mizel TheÌret- ek. (Sarrera librea. Erreserba egin, 05 59 24 67 19 zenbakira deituz)
  • 21:00: Lasala Konpainia: Hooked, Colisée 

Martxoaren 27a

  • 16:00-18:00: tailer animado por la Compañía Lasala, para estudiantes de la Opción de Danza Arte y Centro De Formación de profesionales de la danza de Biarritz. Gare du Midi (ENTRADA LIBRE, teléfono de reserva: 05 59 24 67 19)
  • 19:00: Biarritzeko Malandain Balletak, 2007 urtetik aitzina Donostiako Victoria Eugenia Antzokiarekin burutu lankidetza erakusten duen Ballet T dokumentala aurkeztuko du. Proiekzioaren ondotik, Thierry Malandain eta Euskal Herriko beste koreografo batzuekin, « Euskal dantza gaur egun » gaiaren inguruko topaketa iraganen da. Topaketa euskaraz eta frantsesez iraganen da. (Sarrera librea. Erreserba egin, 05 59 24 67 19 zenbakira deituz)
  • 21:00: Blanca Arrieta: Argh!, Colisée

Información enviada por Mallandain Ballet

 

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SBegirada gurutzatuak - Regards Croises - 2015 - programa3991 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 00:36etan