Logotipo de Dantzagunea


Sortutakoak 7: martxoaren 25 arte zabaldu da proposamenak aurkezteko epea

Gaur, martxoak 17, zen amaitzekoa Sortutakoak 7 programan izen-emateko epea, baina epe hori martxoaren 25 arte luzatzea erabaki da. Sortutakoak programaren zazpigarren edizioa dantza Jose Lainez eta Concha Martinez dantza garaikidearen aitzindaiei dedikatua dago, eta partaideek koreografia bat osatu behar dute Jose Lainezen ondorengo testutik abiatuta:

Sormena da egitea, desegitea, erabakiak hartzea, zalantzak izatea, partekatzea, elkartzea, kohesionatzea, banatzea, itxoitea, komunikatzea, berriz egitea, urruntzea, gauzak tokiz aldatzea, ezabatzea, eta berriz hastea.

Sortutakoak 7: deialdia

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko martxoa(r)en 17-(e)an 13:54etan