Camins ikuskizuna emango du Kulbik konpainiak Donostiako Gazteszena aretoan apirilaren 25ean. Gazteszenarekin dugun elkarlanaren barruan, Kulbik konpainiako kideek master class bat emango dute Dantzagunean hurrengo eguneko goizean. Sortzaileen eta dantzarien lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute klaseko partaideek, eta hala ikusi ahal izango dute hainbat diziplina artistiko eta dantza-estilo nola uztartzen dituzten.
Apirilaren 25a
Ikuskizuna: Camins (Kulbik konpainia)
Apirilaren 26a
Master classa Kulbik konpainiarekin
Prezioa: 15€ (master classa + sarrera)
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ordainketa: transferentzia bitartez ES77 3035 0053 07 0530045362 kontu zenbakian (izen-abizenak jarri azalpenean), edo gure bulegoan.
CAMINS (Kulbik konpainia)
Dantza hiritarra egiten duen Kulbik konpainiaren azken ikuskizunak denboran eta espazioan zeharreko bidai bat proposatzen digu, bidelagun bakarra irudimena dugularik. Kanga Vallsek zuzentzen duen Kulbikek hip hopa musika elektronikoarekin, bluesarekin, jazzarekin, funkarekin edo reggaearekin uztartzen du eta street dance estiloaren teknika nagusiak erabiltzen ditu horretarako: popping, animation, locking, hype... Eta baita dantza garaikidea, olerkia eta mimoa ere. Aipatu uztartzea gazte bezain sendo den konpainia honen funtsa da.