Vaivén: diptiko bat, non solo biek elkar elikatzen baitute. Lehen soloa Juan Kruzek jokatzen du, gorputza akiduraraino eramanez; eta Antoniok jokatzen duen soloak ahosa du erdigune, adierazpide eta kontabide gisa bere osotasuna gordetzen duen gorputz batetik.Garai eta estilo askotariko eta heterogeneoen kanta sorta baten bitartez, denak ere zuzenekoan kantatuak, hainbat gai jorratzen dira: sustrairik eza, atzerrialdia, agurrak, herrimina..., pertsonaia nomada eta babesgabe baten bitartez. Babesgabea, nahikoa jantzi ez duelako eta baita adiera metaforiko eta metafisikoan ere.
Data: martxoaren 29a, igandea
Ordua: 19:30
Prezioa: 10€ (%10 Donostia Kulturako bazkideek %25 langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorako pertsonek. Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean) Sarrerak erosi
Informazio-iturria: Gazteszena - Donostia Kultura