Logotipo de Dantzagunea


Jolastu Capoeira Jaialdia 2015

Aldeia de Bambas capoeira elkarteak Capoeira Jolastu ekitaldia antolatu du apirilaren 24, 25 eta 26an, capoeiran aritzen diren hainbat talde elkartzea eta integratzea helburutzat hartuta. Ekitaldiaren barruan egingo dira: erakustaldi artistikoak, teoria-klaseak, ikastaroak, gradu-aldatze ospakizunak, caporeria-rodak, klase kolektiboak eta, progamazioa amaitzeko, anaitasun-festa bat. Capoeira Jolastu Donostiako capoeirazaleentzako jaialdi nagusietako bat da, eta nazioarteko maisu askok hartuko dute. Euskal Herrian capoeira izaten ari den hedatze eta hazkuntza handiak bermatzen du halaber ekitaldia, eta horregatik capoeiragile guztiak izaten dira ekitaldiaren esperoan. 

Capoeira Jolastu 2015 jaialdia

Apirilak 24, ostirala

17:00-20:30: ongietorria, klasea eta roda, Dantzagunea

Apirilak 25, larunbata

10:00-13:00: tailerrak gonbidatutako maisuekin eta irakasleekin, Dantzagunea:

  • Ikastaroa eta hitzaldia maisuekin 
  • Afro-dantza eta maculelé ikastaroa
  • Samba ikastaroa
  • Perkusio-ikastaroa
  • Capoeira-ikastaroa

15:00: bazkaria, Kresala elkartean

18-00-20:30: capoeira-erakustaldia, eta ondorengo aurkezpenak, Larratxoko ekitaldi-aretoan: 

  • Gradu-aldaketak
  • Maculelé
  • Guda-dantza
  • Argi-jokoak
  • Brasildar musika
  • Batukada

Apirilak 26, igandea

12:00: hitzaldia gonbidatutako maisuekin eta irakasleekin, eta ikus-entzunezko aurkezpenak, Bideluze, Gipuzkoa plaza, Donostia

15:00: bazkaria, Wok-ean

18:00: gonbidatuak agurtzeko roda, tokia zehazteke

Informazio-iturria: Aldeia de Bambas

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko apirila(r)en 08-(e)an 10:43etan