Logotipo de Dantzagunea


Sofie Dubsen inprobisazio-tailerra maiatzean

Sofie Dubsek bere inprobisazio-tailerrei segida emango die maiatzaren 16an eta 17an. Laugarren saio honetan, mugimenduaren anatomian oinarritutako inprobisazio-teknikak, entzumen-jokoak, presentzia-lanak, kontzientzia eszenikoa eta uneko konposizioa lantzen jarraituko dute.

Inprobisazio-tailerra: Sophie Dubs

Sofie Dubs

Sofie Dubs dantza garaikideko dantzaria da. Europako eta AEBetako hainbat irakaslerekin ikasi du, bereziki Holandako EDDCn. Dantza-irakasle lanetan ari da 2004tik Suitzan eta Espainian. Hainbat performance-proiektutan kolaboratu du interprete, koreografo, eta koreografo-kide gisa. Performanceak sortzen ditu, eta haietan gorputzaren eta bere ingurunearen arteko lotura agertzen da beti.

Datak eta ordutegia:

  • Maiatzaren 16a: 10:00-18:00
  • Maiatzaren 17a: 10:00-14:00

Prezioa: 30€

Tokia: Lezoko polikiroldegia

Izen-ematea: 630705594 / 691018872 (izen-emateko azken eguna: maiatzaren 10a)

Toki mugatuak

Informazio-iturria: TipTapClap Elkartea

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko apirila(r)en 14-(e)an 13:58etan