Logotipo de Dantzagunea


Dantza-birak sustatzeko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita

Etxepare Euskal Institutuak ematen dituen 2015erako diru-laguntzetako deialdia ireki da. Hiru modalitatetan zabaldu dute, eta tartean dago dantza-birak sustatzeko deialdia. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da. Orotara, 29.000€ banatuko ditu Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4an bukatuko da. Dantzarekin batera, musika eta arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko laguntzak ere emango dituzte.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Atzerrian egindako dantza-birak lagunduko dira. Dantza-biratzat hartuko dira: 2015. urtean zehar hiru. Era berean, salbuespentzat hartuko dira dantza-azoka profesional batean egindako emanaldiak.

Eskaerak aurkezteko epea

Apirilaren 22tik irailaren 4a (bi egunak barne) aurkez daitezke eskaerak.

Eskaera barruko jarduerak 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean egin behar dira.

Lagunduko diren gastuak

Dagokion jaialdi edo jardueran parte-hartzeari dagozkionak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurrean egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxeak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

Jaso daitekeen gehienezko diru-laguntza

Eskatzaile bakoitzak nahi beste eskabide aurkez ditzake, baina jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa izango

Distantziaren arabera, honakoa izango da dantza‑bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

- 5.000 km arteko tokietarako: 6.500€

- 5.000 km-tik haragoko tokietarako: 12.500€

Eskaeraren balorazioa

Diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 10. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, harik eta horretarako diru-funtsak amaitu arte.

Dantza-birak diruz laguntzeko funtsa

29.000€

Informazio gehiago eta eskaera-orria

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 11:57etan