Haatik Konpainiaren azken ikuskizunaren emanaldia izango da datorren larunbatean, maiatzak 2, Irungo Amaia Kultur Zentroan. Hiru zati ditu Ilargiaren Malkoa ikuskizunak. Haietako bat Bejart Balleteko Vitali Safronkine dantzari eta koreografoarekin osatu dute, eta Euskal mendizale baten heriotzari buruz Haatikentzat espreski sortutako pieza bat da. Hogei urte hutsik daramatzan Luzuriaga eraikinean egindako bideo-sorkuntza indartsu bat emango dute, eta baita ere Aiert Beobidek euskal dantza eta garaikidea uztartuz Mikel Laboaren lanean oinarrituta egindako lan pertsonal bat.
Data: maiatzaren 2a, larunbata
Tokia: Amaia zentroa, Irun
Ordua: 20:00
Prezioa: 7,10€ Sarreren online-salmenta
Ilargiaren malkoa ikuskizunari buruzko informazio osoa
Informazio-iturria: Haatik Konpainia