Logotipo de Dantzagunea


Workshopa: klakea Sagari Urzekin Dantzagunean

Tiptapclap elkarteak bigarren klake workshopa antolatu du maiatzaren 9an eta 10an Sagari Urz irakaslearekin, Dantzagunean. Mugimenduaren eta erritmoaren laborategi izaten segiko dute klaseek, eta norbere gorputzaren kontzientzian ikertzen, mugimendua nondik datorren aztertuko da, klakean sarrera egiteko. Eredu teknikoak, musikalak eta mugimenduak landuko dira, eta gisa horretan inprobisazioan barneratuko dira ikasleak, bakarkako eta taldeko entzumen, harmen eta sormenetik. Hasiberriei zuzendutako ikastaroa da, eta ez da beharrezko inoiz aurretik klaskea egin izana.

Irakaslea: Sagari Urz

Klake kurtsoak ematen 10 urtetik gorako esperientziarekin, Sagari Urzaiz irakasleak nazioarteko hainbat master ekin osatu du bere formazioa. Azken urteotan inprobisazioa esploratzen eta lantzen dihardu. Hainbat ekitaldi artistikotan hartzen du parte, hala dantzan eta musikan, nola bestelako adierazpidetan.

Hasiberriei zuzendutako tailerra da, eta ez da beharrezkoa aurretik klakea egitea. Partaideei zapatak utziko zaizkie (stockean daudenak amaitu arte)

Ikastaroa: klakea hasiberrientzat, irakaslea Sagari Urz

Data eta ordutegiak:

  • Larunbata, maiatzak 9: 10:00-18:00
  • Igandea, maiatzak 10: 10:30-13:00

Tokia: Dantzagunea

Stockak ahalbidetzen duen neurrian, klake egiteko zapatak uzteko aukera dago 

Izen-ematea: 630 705 594

Informazio-iturria: TipTapClap Elkartea

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 10:08etan