Ballet T proiektuari loturik eta 119.104 dantza ekoizpenaren aurpezpena Euskal Herrian dela eta, astelehenean, maiatzak 11, arratsaldeko 20:00etan Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan Ai Do Project konpainiako beste bi dantzarirekin batera Iker Arrue euskal koreografoak zuzenduko duen entsegu irekia ikustera gonbidatzen zaituztegu.
Data: maiatzak 11, astelehena
Ordua: 20:00
Tokia: Club Aretoa - Victoria Eugenia, Donostia
2009 urtea geroztik donostiarrak zuzentzen duen Ai Do Project konpaniak, 2014eko azaroan Festival Internacional Madrid en Danzan, norberaren idealen inguruko hausnarketara gonbidatzen du. II. Mundu Gerrako konzentrazio kanpotatik bizirik irtendakoen irudi eta pentsamendutan oinarritzen den ekoizpena aurkeztuko du Errenteriako Niessen Auditorioan maiatzaren 17an. Emanaldiaren bezperan master class bat emango du Dantzagunean. Topaketa honetan, sortzaile eta dantzariekin hitz egiteko aukera izateaz gain, 17ko saioan ikusiko dugun 119.104 sorkuntzaren estrakturen bat ere aurkeztuko digu konpainiak.
Sarrera dohainik izango da. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Izena ematen duen pertsona bakoitzak,sarrera bana eskuratuko du. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.
Erreserba egiteko azken eguna: maiatzak 8, 14:00ak arte.
Informazio-iturria: Victoria Eugenia