Sortutakoak Tradizionala 4ko deialdia irekita dago. Ekainaren 11 arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honetara aurkez daitezke tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak. Proiektuak aztertzean kontuan hartuko den aspektuetako bat da proiektuetan landutako dantzaren testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa edo dokumentatze-lana. Aukeratutako proiektuak 1.400€ko laguntza jasoko du, eta Dantzagunean egonaldi bat egiteko aukera izango du. Dantza tradizionaleko adituz osatutako epaimahaiaren erabakia ekainaren 29an jakinaraziko da, eta ondoren zehaztuko dira aurkezpenaren nondik norakoak.
San Martin Ezpata-dantza, Sortutakoak Tradizionala 3n aukeratutako proiektua (Argazkia: Flickr.com, Duguna dantza-taldea)
Sortutakoak Tradizionala 4ko deialdia eta oinarriak