Logotipo de Dantzagunea


Dantzerti: sarbide-probetarako izena ematea irekita

Sektoreak Euskadin aspalditik izan duen xedea izan da Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola sortzea eta Hezkuntza Administrazioak errealitate bihurtu du azkenik. Gure proiektua gainerakoetatik bereizten duen ezaugarrietako bat da ikastegi integratua izatea. Anbizio handiko erronka da, artikulatzeko zaila, benetako “fabrika artistikoa”. Toki berean Arte Dramatikoko, Dantzako eta Musikako irakaskuntza profesionala batuta, ekarpen kualitatibo interesgarriak emango dituzten sinergiak sortuko dira.

Bi titulazio lortu ahalko dira Dantzerti Eskolan:

  • Dantzako goi-mailako titulua
  • Arte Dramatikoko goi-mailako titulua

Sarbide-probetarako izena ematea:

Sarbide-probetarako izena emateko epea maiatzaren 4tik 22ra izango da eta proban lortutako emaitzen arabera esleituko dira plazak, beheranzko hurrenkeran. Izena emateko inprimakia.

Hau da titulazio bakoitzak ikasturte bakoitzeko duen plaza kopurua:

Probak egitea

Dantzerti Eskolaren webgunean daude sarbide-proben nondik norakoak kontsultagai, baina data zehatzak hamabost egun lehenago iragarriko dira gutxienez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean. Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorio Profesionalean egingo dira probak.

Matrikulatzea

Probak gainditu dituzten eta 2015-2016 ikasturtean ikasiko duten ikasle guztiek formalizatu ahalko dute matrikula, uztailaren lehen hamabostaldian Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan.

Informazio-igorlea: Dantzerti

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2015(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 15:00etan