Logotipo de Dantzagunea


Sol Pico maiatzaren 16an Gazteszenan

Konpainiaren 20. urteurren honetan, Sol Picók bere lanik esanguratsuenak berreskuratu ditu. One-hit Wonders beren ibilbidean zehar izandako arrakasta nagusien zatiez osatua dago. “Puntetan” egindako ibilbide artistiko baten bilakaerari buruzko ikuspegi zabala da: atzean utzi dena, ikasi dena eta irauten dena: Porrotari izua; Aitaren aitorpena lortzeko nahia; Gure herio txikiak; Arrakasta handiak; Ase gabeko gogoak; Poztasun betea; Ikusten ez dena; Konfort-gunea uzteko unea; Pasio partekatua. Gazteszenarekin dugun elkarlanari esker, sarrera batzuk zozketatu ditugu Dantzaguneko Facebookeko orrian. Zorte on!

Ikuskizuna: One-hit Wonders, Sol Picó

Data: maiatzaren 16a, larunbata

Tokia: Gazteszena, Donostia

Ordua: 20:00

Ondorengo ikuskizunetako zatiak hartzen ditu ikuskizunak:

  • D.V.A (Dudoso valor artístico)
  • 1999 Bésame el cactus
  • 2000 Paella Mixta
  • 2004 El Llac de les Mosques
  • 2009 Memòries d’una puça 2012

 Prezioa: 10€ (Sarrera-salmenta)

Deskontuak:

  • %10 Donostia Kulturako bazkideek
  • 2%25 langabetuek, 30 urtetik beherako gazteek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorako pertsonek. Deskontua bakarrik leihatilan egingo zaie eta sarrera bakar batean.

Informazio-iturria: Donostia Kultura

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an 11:49etan