Logotipo de Dantzagunea


Eskolaren erronka: 75 fandango eta arin-arin jarraian

Koruko Ama Birjinaren Eskolaren 75. urteurreneko ospakizun programaren baitan, datorren maiatzaren 30ean Donostiako Olatu Talka jaialdian izango dugun erronkan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. “75 Fandango” izeneko ekintza honek 75 fandango eta arin-arin jarraian lotuko dituen pieza luze bat izango du ildo.

Ekintza irekia izango da, kaleko jendea parte hartzera anima dadin. Hala ere, aurrera eramateko Gipuzkoa osoko kultur eragileen laguntza behar dugu, 4.5 orduz musika eta dantza bermatzea ez baita erraza. Gainera, egitasmoari kolore gehiago emateko asmoz instrumentu, ahots eta dantza estilo desberdinak barneratu nahi ditugu bertan.

Hori dela eta, honako hau proposatzen dizugu:

  • 75 fandango eta arin-arin hauetako batzuen protagonistak zuek izatea. Kontuan hartu, zuei egokituko zaizkizuen piezetan kaleko jendeak ere dantzan parte hartzeko aukera izango duela, plaza giroa izango baitu ekintza honek oinarri.
  • Antolakuntza erraztearren gutxieneko pieza kopurua 3 fandango eta 3 arin-arinekoa izango da. Parte hartzaile bakoitzak dantza edo musika jar dezake (biak egiteko aukera izanez gero, ezin hobeto!)
  • Fandango eta arin-arinen esleipenerako egokien datorkizuen ordutegia errespetatzen saiatuko gara. Musika piezen eta dantza pausuen aberastasuna erakutsi nahi dugu, beraz atera ditzagun bakoitzak dituen altxorrak.
  • Izen-emate epea maiatzak 20an bukatuko da. Hurrengo estekan egin ahal izango duzue izen-ematea.

75 Fandango

Noiz: 2015/05/30 - 16:00tan

Non: Donostiako Trinitate plazan

Zer: 75 Fandango

Nola: kalez jantzita

Informazio-iturria: Koruko Ama Birjinaren Eskola

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 08:03etan