Logotipo de Dantzagunea


Umore Azoka: Dantzagunean prestatutako lau lan estreinatuko dira

Kaleko ikuskizunen urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat egingo da datoprren asteanUmore Azoka. Lau egunez, tokiko eta nazioarteko hainbat konpainiak eta taldek Leioako kaleak animatuko dituzte. Haien artean izango dira Dantzagunean sarritan larnean aritzen diren hiru konpainia, eta azken asteotan prestatu dituzten lanak estreinatuko dituzteDantzaz Konpainiak, Dantzaguneko konpainia egoiliarrak,  Barrock aurkeztuko du, Paolo Mohovich koreografoaren begirada bereziarekin sortutako Barroko eta rock nahasketa. Cielo Rasok, Igor Calongeren ohiko sutiltasunarekinBruto emango du, "gorputz-muga-abiadura hirukian oinarritutako bikotea", Beñat Urretabizkaiarekin batera. Bestalde, 2013an Umore Azokan bertan saritu zuten Ertza Konpainiak, El show del espectador ikuskizunaren erabateko estreinaldia egingo du, "ikuskizun bat beste ikuskizun baten barruan. Ikuslearen adimen barrura doan bidaia", Asier Zabaletaren eskarmentutik eta jakinduriatik sortutako lanaAzkenik, Hiriko Kolektiboak La Gloïre-les bouffeurs d’ombres estreinatuko du, La Gloïre pertsonaiaren inguruko lana.

(Ertza Konpainia)

Umore Azoka 2015

Hauek dira Umore Azokan estreinatuko diren Dantzagunean prestatutako lanak:  

Barock, Dantzaz Konpainia

Bruto, Cielo Raso konpainia

  • Tokia: Udal plaza 
  • Datak: maiatzaren 22a, ostirala / maiatzaren 23a, larunbata 
  • Ordua: 20:00 / 21:00
  • Informazio gehiago 

El show del espectador, Ertza Konpainia

  • Tokia: Errekalde plaza
  • Data: maiatzaren 21a, osteguna / maiatzaren 22a, ostirala 
  • Ordua: 19:30 / 22:30
  • Informazio gehiago

La Gloïre-les bouffeurs d’ombres, Hiriko Kolektiboa

  • Tokia: Udaletxea
  • Data: maiatzaren 21aosteguna / maiatzaren 22aostirala
  • Ordua22:00 / 17:30
  • Informazio gehiago

EGITARAU OSOA

Informazio-iturria: Umore Azoka

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 10:57etan