Iker Arrue dantzari eta koreografoak zuzentzen duen Ai Do Project konpainiak 119.104 bere azken lana aurkeztuko du maiatzaren 17an Errenteriako Niessen auditorioan. Bezperan, Dantzagunean master-class bat antolatu dugu ikuskizunaren bezperan konpainiako dantzariekin. Bigarren Mundu Gerrako konzentrazio-kanpotatik bizirik irten zen Victor Frankl neurologoaren irudi eta pentsamenduan oinarriturik, eta norberaren idealen inguruko gogoetara gonbidatuz, sufrimendu, balio propio, helburu eta etsipenaren inguruko hausnarketa moduan aurkezten da 119.104 ekoizpena.
Data: maiatzaren 17a, igandea
Tokia: Niessen auditorioa, Errenteria
Ordua: 19:00
Prezioa: 8€
Informazio gehiago Errenteriako Kultura Kreaktiboaren webgunean