Logotipo de Dantzagunea


Hasiberrientzako bigarren klake tailerra Dantzagunean

Tiptapclap elkarteak klake ikastaro bat antolatu du maiatzaren 30ean eta 31n Sagari Urzaiz irakaslearekin, Dantzagunean. Erritmo-laborategi baten bigarren edizioa izango da, eta teknika, musika eta gorputz-mugimenduaren hainbat oinarri landuta, inprobisaziorako sarrera bat egingo da, pertsona bakoitzak entzumenean, harmenean, sormenean eta deskubritzeko dituen beste hainbat alorretan arreta jarrita.

Tailerra: hasiberrientzako klake tailerra

Irakaslea: Sagari Urzaiz

Klake kurtsoak ematen 10 urtetik gorako esperientziarekin, Sagari Urzaiz irakasleak nazioarteko hainbat master ekin osatu du bere formazioa. Azken urteotan inprobisazioa esploratzen eta lantzen dihardu. Hainbat ekitaldi artistikotan hartzen du parte, hala dantzan eta musikan, nola bestelako adierazpidetan.

Hasiberriei zuzendutako tailerra da, eta ez da beharrezkoa aurretik klakea egin izanaPartaideei zapatak utziko zaizkie (stockean daudenak amaitu arte)

Data eta ordutegiak:

  • Larunbata, maiatzak 30: 10:00-18:00
  • Igandea, maiatzak 31: 10:00-13:00

Tokia: Dantzagunea

Prezioa: 45 € (Kontu-zenbakia: ES65 2100 5396 9502 0002 8497, izen-abizenak jarri kontzeptu gisa)

Izen-ematea: 630 705 594 (deitu oinetakoak eskatzeko)

Informazio-iturria: TipTapClap Elkartea

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 10:08etan