Bigarren urtez jarraian Espacio Espiral, Pasoa2 eta Santander Creativa Fundazioa GxFSantander topaketaren deialdia egiteko elkartu dira. 2015ean sei egun izango ditu, eta gazteek egindako dantza garaikidearen erakusgarri handi bat izango da. Elkargune izpiritua mantenduko da, sortzaile gazteen eta Santanderko publikoaren arteko elkargunea izango da, errealitate artistiko berriak zabaltzeko eta sustatzeko.
Elkarbizitzarako, ikusgarritasunerako eta sormen-esperientziak partekatzeko esparru ezin hobea eskaintzen da, gure ingurun urbanoarekin elkarrizketan, espainiar estatuko dantzaren eremuan erreferentzia-puntu izateko helburua du.
Aurki ezagutaraziko da ekitaldien egitarau osoa, dantza garaikidearen errealitatea Santaderko hirian erakusteko eta ikusarazteko prestatutakoa.
GxFSantanderren parte-hartu nahi baduzu, hemen dituzu oinarriak. Uztailaren 13 arte dago irekita epea.
Informazio-iturria: GxFSantander