Logotipo de Dantzagunea


Kukairen lan berriaren estreinaldia eta argazki-lehiaketa

Maiatzaren 30ean, Kukai Dantzak eta Tanttaka Teatroak Errenterian 'HAZIPENEN POZAK' ikuskizuna eskainiko dute, Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak duten Sensibilizazio programaren baitan. Emanaldi hau izango da, argazki lehiaketaren gaia. Lehiaketaren antolatzaileak, Errenteriako Udala, Valentin Fotobideoa, Errenkolade eta Kukai Dantza dira.

BASES DEL CONCURSO:

1 - GAIA: lehiaketaren gaia Kukai-Tanttakaren 'HAZIPENEN POZAK' ikuskizuna izango da. Argazkiak Maiatzaren 30ean egingo den emanaldian atera beharko dira. 19:00etan, Olaskoaga plazan.

2 - ARGAZKI KOPURUA: Lehiakide bakoitzak nahi dituen argazkiak aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara.

3 - LANEN AURKEZPENA: Argazkiak aurkezteko epea, ekainaren 1ean ireki eta 15ean amaituko da. Argazkiak Valentin Fotobideo dendan aurkeztu beharko dira.

4 - FORMATUA: Lehiaketarako argazkia paperean aurkeztuko da 20x25 edo 20x30 tamainan. Argazkia doan errebelatu ahal izango da, Valentin Fotobideo dendan, edo zuzenean paperean eraman.

Publikoaren sarira aurkeztu nahi izanez gero, argazkia 72ppp (15x20) emailez bidaliko da honako helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

SARIAK:

1. saria- VALENTÍN FOTOBIDEO DENDA SARIA: 100 euroko erosketa balea edo argazki erreportaia + álbum digital bat, 290€tan baloratua.

2. saria- ERRENKOALDE ELKARTEA: 50 euroko erosketa balea elkarteko edozein dendan gastatzeko.

3. saria- KUKAI SARIA: 2 sarrera urriaren 10ean Kukai Dantzak Donostiako Kursaalen egingo duen emanaldi berezia ikusteko.

*PUBLIKOAREN SARIA: 2 lagunentzako afaria Errenteriako ZUKETZ Jatetxean

D- EPAIMAHAIA: Udaletxeko ordezkaria Junkal Garzia (Xenpelar tailerreko zuzendaria), Valentin Fotobideo dendako ordezkaria eta Kukai Dantzako beste ordezkari bat. Publikoaren saria Facebook bidez egingo da, Kukai Dantza Konpainiaren orrialdean egindako bozketan.

Epaimahaiaren epaia 2015eko ekainaren 22an jakinaraziko da.

5.- ESKUBIDEAK: Aurkeztutako argazki guztiak, web orrialde eta sare sozietan erakusteko, baimentzen zaie antolatzaileei; saritutako irudiak gainera, irabazi gabeko helburuetarako erabili ahal izango direla baimentzen dute, betiere egilearen izena aipatuz eta Jabetza Intelektualaren Legeak aipatzen duena jarraituz

6.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena adierazten du.

Kukai Konpainiak bidalitako informazioa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2015(e)ko maiatza(r)en 28-(e)an 13:31etan