Oteizaren kaxa beltza dantza-ikuskizun bat da eta Dantzagunean egin da prestaketa-prozeusaren zati bat. Kaxa beltza nozioaren hiru ardatz funtsezkotan oinarritzen da: lehenik eta behin, eszenaren eta teatroaren zentzuan; bigarrenik, Oteizak hala izendatuta, bere-bereak diren kaxa beltzak direlakoetan, hots, artistaren ibilbide plastikoari azkena eman zioten obra metafisikoetan; eta, azkenik, hirugarren adierarekin, egiazko kabitate gorabeheratsuan, zeinaren barneko elementuak ezezagunak baitira, eta soilik “kanpotik” antzeman baitaitezke, kanpoko manipulazioen edo behaketen bidez.
Data: ekainaren 13a, larunbata
Tokia: Gernika, Lizeo antzokia
Ordua: 20:30
Azken kaxa beltz berezi horrek ingurunearekin zer-nolako interakzioa duen interesatuko zaigu; aurreko kaxa biak zer, nola eta zergatik diren ulertzeko. Zabal dezagun, bada, pittin bat. Diziplinarteko materialen bilketa eta erregistroa azalduko dira bertan, misterio ezkutuak argitzeko eta deskodetzeko ahaleginean. Ahalegin hori, hain zuzen ere, Oteizaren kaxa beltza obraren baitatik egingo da. .
Jorge Oteizaren gainean eraikitako mitoa barik, haren obra hartu da aintzat dantza-ikuskizun berri hau zuzentzeko orduan. Ikuspegi kaleidoskopiko bat ematen saiatu gara, erabateko begirada bat, interesa bere “egitekoan” jarrita. Era berean, egiteko hori marko honetan ulertu behar da: bere bizi proiektu pertsonalak, nahiek, asmo esperimentalaren metodoek eta emaitzek, poesia eta saiakera-sorkuntzak, ikerketek eta haurren heziketa estetikoak adierazi duten guztian. Haren lan guztia interpretatzen da halabeharrez hil, eta, ondoren, pertsonen baitan birsortuko den bitarteko gisa. Artea errealitatea eta bizitza helburu dituen teknika gisa ulertu, eta konfiantza osoa izan zuen beti giza existentziaren baldintza tragikoa salbatzeko arteak duen boterean.
Fitxa teknikoa
Koreografia Faustino Aranzabal
Dantza taldea Kresala
Clown taldea Badut
Dantzariak
Asier Gomez, Iker De La Hoz, Josu Sagardia, Harkaitz Ardanaz, Lander Cerrillo, Xabier Elizalde, Eneko Rosado, Xabier Urbieta, Gorka De Miguel, Aimar Ezeiza, Beñat Mujika, Kepa Malpetti, Pablo Zurutuza, Eneritz Ardanaz, Ainhoa Zuazu, Lur Aranzadi, Garazi Ormazabal, Maider Arriola, Nora Garcia, Maddi Llorente, Jone Murua, Sara Ayesa, Garazi Urrutikoetxea, Ainhoa Unzueta, Maddi Bakeriza, Naroa Mendizabal, Jone Muniategiandikoetxea, Naiara Esnaola, Ane Otaegi, Maria Pérez, Eider Soage, Aiora Marigil. Dantza eskola: Joanes Amezaga, Beñat Lizartza, Urtzi Atxega, Naroa Arbizu, June Agirrebeña, Malen Arrieta, Irati Rosado
Clownak Anduriña Zurutuza, Txefo Rodriguez
Dantza maisuak Yulen Sota, Idoia Ibarzabal
Hitzak eta ahotsa Jorge Oteiza, Joxeanton Artze, Jose Angel Irigaray
Musika Juan Arriola, Arkaitz Miner, Sabin Bikandi, Ander Berrojalbiz, Maider López, Mikel Laboa, Oskar Estanga, Khantoria, Aiko
Iluminación y sonorización Eragin stac
Video Alfonso Andrés - esRec
Argiztapena eta soinuztapena Idoia Ibarzabal
Atrezzoa Garate&Garate
Mila esker: Pamiela argitaletxea, Jose Angel Irigaray, Joxeanton Artze, Juan Arriola, Arkaitz Miner, Sabin Bikandi, Ander Berrojalbiz, Maider López, Oskar Estanga, Txomin Badiola, Paloma Chamorro, Clara Munoa, Dantzagunea
Información enviada por Kresala dantza-taldea