Soka-dantzak izango dira aurtengo Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2015eko maiatzaren 30ean Eibarren eta 31n Iruñean ospatuko da jaialdia, eta erne, asteburuko egunak trukatu egin baitira aurten, larunbatez izango da Eibarren eta igandez Iruñean.
Ankara (Turkia), Garai (Bizkaia), Lekorne (Lapurdi), Larrea (Araba), Añorga (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa) eta Eibarko (Gipuzkoa) soka-dantzak ikusteko aukera eskainiko du Ezpalak jaialdiak. Jakina denez, Eibarko ekitaldia bertako Euskal Jaiaren baitan antolatzen da, eta aurten 50 urte beteko ditu Eibarko Euskal Jaiak.
Hona Ezpalak jaialdiaren egitaraua:
Eibar. Maiatzak 30, larunbata (50. Euskal Jaia)
19:00etan Ezpalak jaialdia Untzaga plazan
Iruñea. Maiatzak 31, igandea
12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:
Eibar. Maiatzak 31, igandea (50. Euskal Jaia)
12:30ean Eibarko dantzarien emanaldia
13:00ean Erromeria Jainaga eta Narbaizarekin
17:00etan Erromeria Patxi eta Konpaniarekin
Informazio-iturria: Ezpalak jaialdia