Logotipo de Dantzagunea


Hondarribia Dantzan 2015 jaialdia egingo da maiatzeko azken asteburuan

Datorren asteburuan, maiatzaren 30 eta 31 ospatuko da Hondarribia Dantzan. Aurten Arizkun, Ablitas eta Igantziko dantza-taldeak izango dira Hondarribian Kemen dantza taldearekin batera. Astean zehar zenbait ekitaldi izango badira ere, dantzaren festa nagusia asteburuan izango da. Kemen dantza taldeak Hondarribiko udalaren laguntzarekin antolatzen du Hondarribia Dantzan eta aurtengoa 9. edizioa izango da. Asteburua beteko duten dantza emanaldiez gain larrain-dantza ikastaroa eta Jon Iruretagoienaren hitzaldia ere prestatu dute aurtengoan. Azken honek Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historiari buruz hitz egingo du bere hitzaldian.

Hondarribia dantzan 2015: programa

Maiatzaren 25etik 28ra

19:00etatik 20:00etara: Larrain-dantza ikastaroa Kultur Etxean.

Ostirala maiatzak 29

20:00: Jon Iruretagoyenaren Nondik nora? Dantzaren, maskaraden eta dantza-maisuen historia hitzaldia Kultur Etxean.

Larunbata, maiatzak 30

17:30etatik aurrera: Kalejira eta dantza ekitaldia Santa Maria Magdalenan (Ablitas, Arizkun eta Igantziko dantza taldeak eta Kemen dantza taldea).

Igandea, maiatzak 31

11:00etatik aurrera: Dantzari txikien kalejira eta dantza emanaldia Arma plazan

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko maiatza(r)en 26-(e)an 09:24etan