Gaurtik hasita, asteburu osoan zehar egingo da Donostian Olatu Talka jaialdia. Hiru egunez, donostiarrek egindako hamaika ekitaldi eta jarduera egingo dira hiriko auzoetan. Tartean egingo dute Donostialdeko eta Oarsoaldeko hainbat dantzarik Azken bi hilabeteetan Dantzagunean prestatu duten Freshcool, Tio Teronen semeak ikuskizuna. Ikuskizunaren egileen hitzetan, "euskal dantza ikuskizun berri honetan dantzariek, inolako konplexurik gabe eta umore-sen handiarekin betikoa egingo dute baina orain arte inoiz ikusi ez den bezala".
Eguna: maiatzaren 30a, larunbata
Ordua: 20:00
Tokia: Konstituzio plaza, Donostiako alde zaharra
Informazio-iturria: Tio Teronen semeak