Alurr Dantza taldeak Bi punturen artean izeneko emanaldi berria estreinatuko du ekainaren 6an Tolosako Leidor Aretoan. Joxan Artzeren poesia batetik harturiko esaldia eta Karmiña Dovaleren irudiak batzen dituen ikuskizuna da hau.
Eguna: ekainaren 6a, larunbata
Tokia: Tolosa, Leidor Aretoa
Ordua: 20:30
SINOPSIA
Oharkabean puntu, lerro eta bideen inguruan jolasten dabiltza bi artistak, eta patuak hala nahi izanda elkartu ditu Alurr dantza taldeak bien ibilbideak. Joxan Artzeren poesiak, Carmiña Dovaleren irudiak, eta helburu bakarra, BI punturen arteko bidea marraztea. horretan saiatuko da dantzaren bidez Alurr dantza taldea, Aiert Beobideren gidaritzapean.
… eta lerro eta puntuen jolasean, aterako dira hitzak, pausuak, esaldi edo marrazkiak… beti ere, bi punturen artean.
FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza eta Koreogria: Aiert Beobide
Olerkiak: Joxan Artze
Irudi eta Ilustrazioak: Carmiña Dovale
Jantziak: Ramon Garcia
Musikak:Iñar Sastre, Joana Ortega, Mikel Laboa, Iñaki Salvador, JPP, Duo Milla Viljamaa, Igelaren banda, Amaraun taldea, Karl Jenkins, Alboka, Alos Quartet, Apollo Chamber Players, Juan Arriola eta Arkaitz Miner
Ekoizpena: Eli Nosellas eta Jagoba Astiazaran
Diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
Informazio-ituria: Alurr dantza-taldea