Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Hondar artean proiektuaren barruko egonaldi artistikoak

Deialdi honetan, bi artista aukeratuko dira erresistentziak kontzeptuari buruzko proiektu artistiko batean parte hartzeko, Saharako bi artistarekin elkarlanean. Proiektuan, bi egonaldi artistiko egitea aurreikusten da: bata, 2015eko urrian, Aljeriako populazio saharar errefuxiatuaren kanpalekuetan; eta bestea, Donostian, 2016ko udaberrian. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua kultur programako Bakearen Itsasargiko Hondar artean proiektuaren barruan sartzen da ekimena.


2016ko Europako Kultur Hiriburutzak kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten du, bizikidetza hobea eraikitzeko bide gisa, elkar ulertzea oinarri nagusia izanik. DSS2016EUren programa etorkizunean gure artean ondare bat laga dezan diseinatuta dago, giza eskubideak errespetatuko dituzten herritar libreagoek, humanistagoek osatutako hiri bat, gizarte parte-hartzaileago bat, gatazkak kulturaren eta artearen bitartez konpontzeko gai izango dena.

Bakearen Itsasargiaren bidez, giza duintasuna eta giza eskubideak sustatu nahi dira. Elkarbizitza helburuak gure mugak gainditzen ditu; Europako eszenatokian, inoiz baino gaurkotasun handiagoko anbizioa da. Kontinentearen barruan eta kanpoan, elkarbizitza astintzen ari diren gizarte fenomeno berriak daude. Horiei buruz hausnartzeko eta ulertzen ikasteko, Bakearen Itsasargiak bakearen eta errespetuaren balioak zabaldu nahi ditu.

Deialdian izena emateko oinarriak

Izena emateko orria

Informazio-iturria: Donostia 2016

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 12:28etan