Denboraldi batez erabiltzaileen joerak ikusita, datuak aztertuya eta, sarritan edo noizean behin Dantzagunean lanean aritzen pertsona guztion laguntzarekin, dokumentu batean jaso ditugu Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak eta materiala erabiltzeko erabilera-arauak. Gipuzkoako Dantzagunearen lan-lerro nagusietako bat konpainiak eta sortzaileak sendotzea dela kontuan hartuta, aretoak erabiltzeko hainbat irizpide ezarri dira, eta lehentasuna emango zaie sormenera eta formaziora dedikatutako proiektuei eta prozesuei.
Dokumentua Dantzaguneko webgunean deskargatu daiteke, dokumentuen orrian.