Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: VIII Arte Eszenikoen Ikerketarako Nazioarteko Artez Blai Saria

Artez Blai Kultur Elkarteak Arte Eszenikoen Ikerketarako Nazioarteko Artez Blai Sariaren zortzigarren edizioaren deialdia egin du. Lanak hartzeko epea 2015eko irailaren 28an bukatuko da.

Sariketan parte-hartu ahal izango dute arte eszenikoen edozein diziplinaren inguruan egindako lanek: dantza, antzerkia, zirkoa, magia, edo bestelako edozein arte performatiboak. Lanak izan litezke, hala esperimentatze bidez egindako saiakerak edo kritikak, nola doktore-tesiak, eta hainbat arloren ingurukoak izan daitezke: artea, teknika, edo kudeaketa. Lan irabazlea Artezblai Argitaletxearen "Teoría y Práctica" bilduman argitaratzea izango da saria.

Oinarriak eta informazioa

Informazio-iturria: Artez Blai

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 12:15etan