Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: dantza eta koreografiarako Pina Bausch fundazioaren beka-programa

Lengoaia berri bat aurkitzeko helburuarekin, Westfaliako Arts Forundation of North Rhine eta Pina Bausch Fundazioak dantza eta koreografia garatzeko beka-programa sortu dute. Bekak diru-laguntzak emango ditu, dantzaren munduan izen handia duten hainbat erakundetan aldi bateko egonaldiak egiteko, sona handiko profesionalekin teknikak lantzeko klaseak hartzeko, eta bekadunaren herrialdean edo atzerrian koreografia batean parte-hartzeko aukera. Bekaren iraupena hiru eta sei hilabete artekoa izango da, eta hileko 2.500€ko laguntza jasoko ditu bekadun bakoitzak, baita bidaia-gastuen ordainketa ere.  


Pina Bausch Fundazioaren beka-programa, dantzarako eta koreografiarako

Dantza-ikasketa akademikoak edota bi urteko esperientzia profesionala duten edozein herrialdetako profesionalek har dezakete parte deialdian. Beka eskatzen duten koreografoek azken hiru urtetan emanaldi publikoa izan duen sorkuntza independente bat gutxienez aurkeztu beharko dute.

Diru-laguntza: 2.500€ hileko + Bidaia-gastuak

Epea: 2015eko urriaren 1a

Deialdiaren informazioa: http://fellowship.pinabausch.org

Informazio-iturria: Iberescena

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2015(e)ko uztaila(r)en 07-(e)an 12:17etan