Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia argitaratu du gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 400.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.
Proiektuak baloratzeko irizpideei dagokionez hainbat aldaketa egin dira iazko deialdiaren aldean. Izan ere erreferentzia objektibo batzuk gehitzeaz gain emakumeen parte-hartzea ere kontuan hartuko da aurtengo proiektuetan. Eskabideak telematikoki (sinadura elektronikoarekin) eta aurrez aurre egin daitezke, eta hauek aurkezteko epea abuztuaren 13an bukatuko da.
Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:
Informazioa: Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2015 (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)