Logotipo de Dantzagunea


MugMus musika eta mugimenduaren laborategia: Mugalariak 2.0

MugMus musika eta mugimenduaren laborategiak Zumaiako Oxford aretoan egonaldi artistiko bat egin berri du. Ekimena DSS2016EUko Mugalariak programaren bigarren ediziorako aukeratu direnetako bat da.

Mugalariak programaren xedea da sorkuntza-prozesuak sustatzea herritarrekin batera eta hezkuntza-sektorearekin, bereziki, bitartekaritza artistikorako hainbat jardueraren bitartez.

MugMus musika eta dantzaren arloko 5 artistek osatzen dute: Izaskun Lapaza, Beñat Raya, Iñar Sartre, Nagore Somoza eta Eneko Balerdi. Konpainiako kideek hainbat bitartekaritza jarduera egin dituzte egunotan Zumaian izan diren bitartean, esaterako 6 eta 16 urte bitartekoentzako tailerra eta lan-saioari ekin aurreko beroketa irekia.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko abuztua(r)en 14-(e)an 12:00etan