Datozen irailaren 20an eta 27an bi master class egingo dira Dantzagunean Dantza Hirian jaialdiaren X. edizioaren barruan. Kor'sia eta Francisco Cordovaren Physical Momentum Project izango dira ikastaroak emateaz arduratuko diren 2 konpainiak. Aurtengo Dantza Hirian jaialdia irailaren 18an hasi eta irailaren 27an bukatuko da.
Kor'sia konpainiak Madril-en dauka bere egoitza eta 4 artista gaztek osatzen dute: Joseph Dagostino, Antonio de Rosa, Diego Tortelli, Mattia Russo. Sortzaile eta interprete moduan egiten duten lana erakusteko beharretik sortu zuten konpiania 2012. urtean. Orain gutxi, Copenhague-n egiten den Nazioarteko Koreografia Lehiaketa-ko 2. saria irabazi dute, Donostian Dantza Hirian jaialdian aurkeztuko duten "Yellow Place" lanarekin.
Eguna: Irailak 20 igandea
Lekua: Dantzagunea
Ordua: 12:00-13:30
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 638 57 64 76
IZEN-EMATEA DOAN
Physical Momentum Project Francisco Cordova Azuela-ren plataforma eszenikoa da. 2007. urtean sortu zen konpainia honek dantza eta antzerkiaren bitartez adierazten du bere izaera artistikoa. Aurten, 8. urteurrenarekin batera, beren lana nazioarteko hainbat topaketa eta dantza-jaialditan aurkeztu dute, Mexiko, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Italia eta Frantzian, besteak beste. "Postskriptum" lana aurkeztuko dute Errenterian, Dantza Hirian jaialdian.
Eguna: Irailak 27 igandea
Lekua: Dantzagunea
Ordua: 12:00-13:30
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 638 57 64 76
IZEN-EMATEA DOAN
Informazio-iturria: Dantza Hirian