Irailaren 15, 16 eta 17an flamenko ikastaro bat egingo da Dantzagunean. Noelia Sabarea, dantza-disziplina honetan urteak daramatzan profesionala izango da irakaslea.
Egunak: Irailak 15, 16, 17
Lekua: Dantzagunea
Ordua: 15:00-17:00
Prezioa: 50€
Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Ikastaroaren helburua zetazko xalaren eta "Alegrias de Cadiz" koreografiaren teknikak lantzea da.
Noelia Sabarea 6 urterekin hasi zen flamenkoa dantzatzen. Cristina Heeren Fundazioan diplomatu zen eta izen handiko irakasleekin ikasteko aukera izan zuen, besteen artean Merche Esmeralda, Manolito eta Antonio Canales-ekin. Azken urteetan hainbat ikastaro eman eta birak egin ditu Europa eta AEB-etako hainbat lekuetan. Horretaz gain, "Filigranas" eta "Aborigen" izeneko bi ikuskizun sortu eta zuzendu ditu.