Tabakalerak eta DSS2016 Fundazioak ikerketa-prozesuak babesteko egonaldi artistikoen deialdi bat zabaldu du, gizartea eta herritarrak praktika artistiko garaikideekin integratzen dituzten proiektuak garatzeko. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 26an ireki zen eta urriaren 5ean eguerdiko 14:00etan itxiko da.
Laguntza honek ikerketa-proiektu berriak sortzeko edo dagoeneko martxan egon arren ikerketaren alderdi batean edo hainbatetan sakondu nahi duten ikerketa-prozesuak gauzatzeko espazioa, denbora eta baldintzak eskainiko ditu.
Deialdi hau ikertzaile, artista eta teorikoei zuzenduta dago, dela nazionalei dela nazioartekoei, betiere beraien lanak Europako kultura eta gizarte garaikidearen inguruko alderdiak ikertzen baditu, praktika artistiko garaikideen bitartez.
Laguntza honek, ikerketa egiteko 6.000€-ko diru-hornidura emango du, gehienez ere jarduerak produzitzeko 48.400€-ko diru-esleipena, egonaldia egin bitartean Tabakaleraren eraikinean dauden estudioetan ostatua, oinarrizko beharrez hornitutako lanerako espazio bat, jardueren programa garatu ahal izateko beharrezko azpiegitura etab.
ikerketa artistiko egonaldirako deialdia
Informazio-iturria: Tabakalera