Logotipo de Dantzagunea


Entsegu irekia: "Tormenta", Cielo RasO-ren lan berria

Irailaren 15ean Cielo Raso konpainiak "Tormenta" lan berriaren entsegu irekia egingo du eguerdiko 12:00tan Dantzagunean. Entseguaren ostean, sormen prozesuari eta honekin batera garatutako "Ikusle-komunitatea" ekimenari buruzko solasaldia egingo da. Cielo Raso-k, DSS2016 Fundazioak bultzatzen duen "Mugalariak" sentsibilizazio programaren bigarren ediziorako aukeratutako ekimen honen bitartez, ikusle-komunitate bati "Tormenta" lanaren sormen prozesua hurbiletik ezagutu eta behaketa eta elkarrizketaren bidez bertan parte hartzeko aukera eman die.

Dantzaguneak eta Egiako Kultur Zentroak, Cielo Rasoren proiektuarekin lankidetzan, "Tormenta"-ren estreinaldirako sarrera bat emango die entsegu irekirako aurretik izena ematen duten guztiei. Estreinaldia irailaren 19an izango da arratsaldeko 20:00tan Gazteszenan.

Cielo RasO-ren entsegu irekia

Eguna: irailak 15 asteartea

Lekua: Dantzagunea

Ordua: 12:00-13:00

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izen-ematea doan

 

Tormenta. Cia Cielo RasO

Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi.

Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.

Fitxa artistikoa

Dantzariak: Beñat Urretabizkaia, Gorka Gurrutxaga, Nekane Mendizabal.
Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
Argiztapenaren diseinua: Pedro Fresneda
Birako argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
Zuzendaria: Igor Calonge
Produkzioa: Beatriz Churruca
Iraupena: 50 minutos
Laguntzaileak: Teatro Ensalle, DSS 2016 Mugalariak Donostia Kultura C.C Egia K.E.(Gazteszena), Dantzagunea (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Diru-laguntzailea: Gobierno Vasco (Ayuda a producción de obras de Danza 2013)
Ko-produktorea: BAD Bilbao 2015
 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2015(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 09:01etan