Logotipo de Dantzagunea


Ostiralean hasiko da Dantza Hirian jaialdiaren 10. edizioa

Irailaren 19 eta 27 bitartean Gipuzkoako eta Lapurdiko hainbat hiri eta herritako kaleak hartuko ditu Dantza Hirian jaialdiak. Tartean izango dira Dantzagunean prestatutako hiru lan. Batetik, Dantza Hirian jaialdiarekin elkarlanean Dantzagunean bertan egindako Aterpean egonaldietan, Organik eta Rouge Elea konpainiek, hurrenez hurren, prestatutako Irrintzi eta Bleu egingo dira. Bestetik, Olatz de Andres eta Tarde o Temprano konpainiak elkarlanean aritu ziren Esfera lanaren atal bat prestatzen Dantzagunean. Kale paisaiak agertokitzat hartuta, gaur egungo dantza-programazioa eskainiko du Dantza Horian jalaldiak dohainik 10. edizio honetan. Bestalde, hainbat jarduera paralelo egiten dira, tailerrak edo master classak kasu, eta bi master class Dantzagunean egingo dira, irailaren 20an eta 27an.

 

Aste betean zehar Euskal Herriko zein kanpoko hamalau dantza konpainia ikusi ahal izango dira Dantza Hiriaren programaren baitan: Paula Quintana (Tenerife), Eneko Alcaraz (Hondarribia), Alberto Pardo eta Marcos Pardo (Zaragoga), Krego Martin danza konpainia (Bilbo), Lali Ayguadé (Bartzelona), Rouge Elea (Hendaia), El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla), Olatz de Andres (Donostia) eta Tarde o temprano konpainia, La Kor ́sia (Madril), Organik (Getxo), Diego Sinniger (Bartzelona), Daniel Abreu (Tenerife), Lasala (Donostia) eta Physical Momentum Project (Mexiko-Bartzelona) hain zuzen ere.

Konpainien ikuskizunez gain 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako dantza tailerrak, master classak eta Begiradan argazki lehiaketa era martxan jarriko dituzte antolatzaileek

Dantza Hirian-ek gaur egungo dantza arkitekturarekin lotu eta jende artera zabaltzen du duela bederatzi urtetatik ona. Guztira 9 hiri, 152 hiri-paisaia, 125 dantza ordu, 72 dantza-konpainia eta 160 artista bildu ditu gaur arte.

Dantza Hirian 2015: programa

Irailak 19, larunbata. Hendaia
  • 12:00 Paula Quintana (Tenerife): Sueño 3Itsasoko Boulevard
  • 12:15 Eneko Alcaraz (Hondarribia): Sorginak kanpora (Ibili programa) / Itsasoko Boulevard
Irailak 19, larunbata, Irun
  • 17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Zabaltza Plaza 
  • 18:30 Paula Quintana (Tenerife): Sueño 3Zabaltza Plaza
  • 18:45 Alberto Pardo eta Marcos Pardo (Zaragoza): NexusJustizia Jauregia
  • 19:00 Krego Martin danza konpainia (Bilbo): To Be Continued (Ibili Programa) / Zabaltza Plaza
Irailak 20, igandea. Hendaia
  • 12:30 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Kai Zahar
  • 19:20 El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla): Olimpo 2.0Kai Zahar
Irailak 20, igandea. Donostia
  • 17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Boulevard-eko Kioskoa
  • 18:00 Olatz de Andres (Donostia) eta Tarde o temprano konpainia (Zaragoza): Esfera / Konstituzio plaza
  • 18:15 La Kor ́sia (Madril): Yelow Place / Nautikoa
  • 18:30 El Punto danza teatro eta Fernando Lima (Sevilla): Olimpo 2.0Boulevard-eko Kioskoa
  • 18:45 Organik (Getxo): Irrintzi (Aterpean Programa) / La Bretxa Merkataritza
Irailak 26, larunbata, Donibane Lohitzune
  • 12:00 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Louis XIV Plaza
  • 12:15 Diego Sinniger (Bartzelona): Dis-ConnectLouis XIV Plaza
Irailak 26, larunbata, Baiona
  • 16:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Les Halles Merkatua
  • 17:30 Organik (Getxo): Irrintzi (Aterpean Programa) Les Halles Merkatua
  • 18:00 Daniel Abreu (Tenerife): Vertebral (Dantzaren Sari Nazionala 2014) / Montaut Plaza
  • 18:15 Rouge Elea (Hendaia): Bleu (Aterpean Programa) / Lacarre Plaza
  • 18:45 Lali Ayguadé (Bartzelona): Saba / Les Halles Merkatua
Irailak 27, igandea. Pasaia
  • 12:00 Ekilore eta Eneko Alcaraz (Hondarribia): Erori (Ibili programa) / Donibane Plaza
  • 12:30 Diego Sinniger (Bartzelona): Dis-Connect (Ibili programa) / San Pedro Enbarkaderoa
Irailak 27, igandea. Errenteria
  • 17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. / Xabier Olaskoaga
  • 18:30 Daniel Abreu (Tenerife): Vertebral (Dantzaren Sari Nazionala 2014) / Xabier Olaskoaga
  • 18:45 Lasala (Donostia): Lauesku / Lehendakari Agirre
  • 19:00 Physical Momentum Project (Mexiko-Bartzelona): Postskriptum / Zumardia

Informazioa: Dantza Hirian

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2015(e)ko iraila(r)en 14-(e)an 11:34etan